ESZENA

Mugimendua eta ahotsa dituen pieza koreografikoa, Arantza Iglesiasen eskutik Hernanin

Arantza Iglesias koreografoak  Adierazigabekoa dantza pieza eskainiko du bihar, abenduaren 6an, eguerdiko 12:00etan, Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Ondoren, bertaratzen direnek solasaldirako tartea izango dute artistarekin.

Adierazigabekoa mugimendua eta ahotsa dituen prozesuan dagoen pieza koreografikoa da, abiapuntutzat aurkakotasun dikotomiak hartzen dituena: erresistentzia eta araua, barrukoa eta kanpokoa, hondoa eta forma,  gorputzari tokia emateko saiakera batetan. “Gauzek diruditena berrikustea proposatzen dugu, eta ukazioaren bitartez adierazten saiatzea, uste duguna ezin dela esan, ezin dela pentsatu, edo ezin dela imajinatu”, azaltzen du artistak.

Pieza honekin, modu garaikide batean gure sustraiak berreskuratzea proposatzen du dantzariak  “gure lurrak erritualarekin, konpartitzearekin, gorputzarekin eta Naturarekin oso lotuta dagoen historia dauka baina topaketa honetatik urruntzen goazela sentitzen dut”, gaineratu du koreografoak, piezaren nondik norakoak azaltzerakoan.

2019ko ekainean hasi zuen artistak Adierazigabekoa piezaren sortze-prozesua eta lehenengo estreinaldia, pasa den udan bertan egin zuen Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan. Orain, Hernaniko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Fundazioaren babesarekin, Katapulta Plataformak antolatutako ekimenean, Hernanin aurkeztuko du.

Informazio gehiagorako, sartu  katapulta.org  webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu