ARTEA

Eduardo Chillidaren “Oihartzunak” erakusketa, Durangon

Gaur bertan, urtarrilaren 25ean, abiatuko da Durangoko Arte eta Historia Museoan Eduardo Chillidaren lan grafikoen Oihartzunak erakusketa. Martxoaren 11ra bitartean bisitatu ahalko da. David Pavok eta Iker Perezek komisariaturiko erakusketan, 60ko eta 90ko hamarkadatako 26 grabatu (akuaforteak, urtintak, xilografiak, litografiak, serigrafiak, gofradoak), eta artista liburu bat jarri dituzte ikusgai.

Obrak oso anitzak dira. Eduardo Chillidak Museoaren Leopoldo Zugaza zuzendari ohiari 18 grabatu daude, gehienak artista probak. Bestetik Chillida-Belzunce eta Chillida-Leku Museoaren bildumakoak ere badira (8 grabatu gehi 11 erliebe serigrafiadun eta erliebe zuridun artista liburu bat, Hommage à Jean-Sébastien Bach).

Erakusketa dela eta atera den katalogoan, obrak eta eskultorea lanean erakusten duten argazkiak datoz bai eta datozen adituek idatziriko hainbat testu ere: Aitziber Irigoras (Durangoko alkatea), Garazi Arrizabalaga (Arte eta Historia Museoaren zuzendaria), Ignacio Chillida (Eduardo Chillidaren semea eta Chillida-Leku Museoaren zuzendaria), Jose Zugasti eskultorearen poema bat, Jorge Oteizaren testu argitaragabe bat Chillidaren obraren inguruan eta erakusketaren komisarioek idatzitako bi saiakera.

Informazio guztia Durangoko Arte eta Historia Museoan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button