ARTEA

“Tantaka. Aske Rot Punkt Art” Imanol Marrodanen erakusketa, Bilbon

Bilboko Udalak bultzatzen duen Expodistrito programak Tantaka. Aske Rot Punkt Art Imanol Marrodanen erakusketa inauguratuko du gaur, hilak 5,  Bilboko Abandoko Udaltegian. Erakusketa azaroaren 30era arte egongo da ikusgai sarrera librearekin.

Erakusketan, artistak Tantaka aurkezten du, boulder-eskalada espazio-eskultura-arkitektura. Sortzailearen eta semearen artean eraikitako esperientzia da, izan ere lan-prozesuak bi urte baino gehiago iraun du (2019 eta 2021).
Hala, Tantaka proiektua “gizarte eta eguneroko bizitzako beste testuinguru eta jarduera batzuetan arte garaikidea aplikatzeko testuinguru eta estrategia-ildo bati dagokio. Sorkuntza-ikerketek dituzten erabilerak eta gizartea eraldatzeko orduan duten garrantzia ikusarazteko eta erakusteko modu bat da”.

Imanol Marrodan (Bilbo, 1964) arte diziplinean sortzailea eta ikertzailea da, eta bere obrak lan kritikoa egiten du artearekin eta pentsamendu garaikidearekin zerikusia duten hainbat ekitaldiren bidez. Artistaren ildo nagusietako bat da “sorkuntza garaikidearen erabilera eta aplikazio praktikoak bilatzea, agerian uztea, argitzea, komunitate sozial, politiko eta ekonomiko baten etorkizuna egituratzeko funtsezko elementu gisa, eta haren aldaketak eta bilakaerak zehaztea.”

Ekimenaren programazio guztia www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button