IKUS-ENTZUN

Bideo lehiaketaren sari-banaketa egingo du gaur Gaztezulo aldizkariak

Gaztezulo gazteei zuzenduriko euskarazko aldizkariak internet bidezko bere bideo lehiaketaren lehendabiziko edizioa abiatu zuen duela aste batzuk.
Lehiaketan parte hartzeko aurkeztu diren ikus-entzunezko piezek Hi eta hire munduak gaia izan dute oinarri eta urriaren 1etik azaroaren 15era bitarte igo ahal izan dira sarean.
Irabazleak 1.500 euro poltsikoratuko ditu. Horrez gain, Donostiako Euskararen Hiria Bideo Saria ere izango da: Donostian bizi edo ikasten ari diren parte hartzaileen artean aukeratuko da saritua. Saria tresna informatikoak edota ikus-entzunezkoak erosteko 1.000 euroko bonua izango da.

Beraz, gaur, -Euskararen Nazioarteko Eguna-, Donostiako DOKA Kafe Antzokian antolatuko den festak Hi eta Hire Munduak Bideo Lehiaketaren sari-banaketa izango du ardatz. Aurten aurreneko aldiz jarri dute ekimena martxan, eta orotara 43 bideo labur jaso dituzte. Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Koldo Almandoz zinema zuzendariek eta Egoitz Lasa eta Aitziber Garmendia aktoreek osatu dute epaimahaia.

Saritutako bideoak pantailaratuko dituzte 22:15etan, eta 22:45etan sariak banatuko dituzte. 23:00etan, berriz, Ander Lipusek Hala mintzatu zen Zappatrusta antzezlana egingo du. Ostean Dj Bullek musika jarriko du festak jarrai dezan.

Gaztezulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button