ARTEA

Chillidaren formatu txikiak

Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran Gonzalo Chillida (1926-2008) artista donostiarraren erakusketa ikusgai duzue . Chillida XX. mendearen bigarren erdialdean Euskal Herrian izan dugun margolari garrantzitsuenetakoa da.
Duela hilabete bi zabaldu zen erakusketa berezia hau azken egunetan da, izan ere larunbat honetan itxiko ditu bere ateak. Beraz, arin ibili ikusi nahi baduzue.

Erakusketa honetan, margolariak berak babestu eta, bilduma pribatu bat balitz bezala, bere estudioan kontu handiz gorde zituen lanak ikus daitezke. Orain bere seme-alaba Gonzalo eta Alicia Chillidak komisariatutako erakusketa honek 100 obra erakusten ditu.

Formatu txiki eta ertaineko margolanak dira guztiak, eta ibilbide kronologikoa jarraitzen dute margolanek, erakusketa 50. hamarkadan hasi eta Gonzalo Chillidaren bizitzaren amaierara arte. Horrez gain Chillidak argazkigintzarekin izan zuen harremanaren emaitza eta arkitekturarekin elkarrizketan egituratutako proiektu batzuk ere bai.

Esan bezala, larunbat honetan erretiratuko dira lanok. Artistaren burua nondik norakoa zen jakin nahi baduzue ezin bisitatu gabe utzi honako erakusketa.

Informazio gehiago hemen irakurri ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button