ARTEA

"Picnic"-a egingo dute Artium plazan igandean

Plaza, Kale-egongela ekimenak xede nagusi bat dauka: Museo-Instituzioaren eta Gizartearen arteko harremana birplanteatu. Horretarako, Consonni arte produktorearen bitartekaritzaz, egun erabilera publikorik gabeko espazio publikoaren paradigma den plaza, benetako espazio publiko bihurtzea da asmoa. Igandeko picnic-a egitasmo horri lotuta dago.

Hala, Consonni Bilboko arte produktoreak igandeko picnic-ean parte hartzeko deia zabaldu du: "Hilaren 21ean, igandea, etor zaitez 11ak eta 15ak bitartean Artiumera, bertako plaza etxekotzen laguntzera. Horretarako ekar ezazu etxeko aulkiren bat, zure edalontzi eta sardexka, baita elkarrekin jan eta edateko zerbait -elkarrizketarako gogoaz gain. Guk ere aulkiak, jatekoak, mahaiak eta plaza etxekotzeko altzariak eramenen ditugu. Gainera, momentura arte museoa eta bere barne enparantzaren erlazioa ingurugiroarekiko inguruan egindako ikerkuntza, Tania Magro Huertas arkitektoaren eskutik, prozesu ondorioak elkarrekin jartzeko eta erakusteko unea izango da. Eta noski elkarrekin ideia, iritzi eta kritika ezberdinak plazaratzeko unea izanen da. Denon artean plaza egongela urbano batean bilakatuko dugu"

Consonni-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button