ESZENA

Bilboko “Zirkualde” jaialdiak asteburu honetan zabalduko ditu bere ateak

Zirkualde jaialdia irailaren 21etik 23ra bitartean garatuko da eta edizio honetan bost konpainia arituko dira Bilboko Errekaldeko Plazan. Aurten, gainera, jaialdiaren barruan, Dantza bertikalaren I. topaketa egingo da, dantza bertikalaren eta arnes lanaren profesional eta erdi-profesionalentzat zuzenduta.

Aurtengo jaialdiaren agertoki nagusian publiko guztientzako akrobazia, trapezio, masta txinatar, malabarak, orekakeria eta umorezko ikuskizunen proposamenak plazaratuko dira.  Errekaldeko Plazara hurbiltzen den publikoak bost konpainia hauen proposamenez gozatu ahal izango du: Euskal Herriko hiru (La Fem Fatal, La Trapecionista KIA eta Malas Compañías Zirko Taldea); Kataluniako bat (Circ Pistolet); eta Aragoiko bat (Cía D’Click).

Lehen egunean, ostegunean, 21ean, La Fem Fatal taldeak AsKe egingo du, 20:00etan. Irailaren 22an, ostiralean, La Trapecionista KIA Errekaldera helduko da bere Artxipielago ekitaldiarekin (18:00etan) eta baita Circ Pistolet Quizás no hay final ekitaldiarekin (19:00etan) ere.
Jaialdiaren amaiera 23an izango da, bi ikuskizunekin: Zirkus, Malas Compañías Zirko Taldearena (18:00etan) eta Latas, Cía D’Clickerena (19:00etan).

Aurten, gainera, jaialdiaren barruan Dantza Bertikalaren I. Topaketa egingo da, dantza bertikalaren eta arnes lanaren profesional eta erdi-profesionalentzat zuzenduta, La Glo Zirko eta Dantza Konpainiarekin elkarlanean antolatuta. Estatu osoko eta Europako beste herrialde batzuetako 30 profesionalek baino gehiagok eman dute izena topaketarako, eta irailaren 19tik 21era egingo da. Gainera, El Fango Kiroldegian izena ematen dutenentzako tailer praktikoak eta makina bat jarduera izango dira, adibidez, 21ean, 19:00etan, La Glo Zirko Dantzaren Ensueño eta Compagine Rêverie Danse Verticaleren Moondance ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button