ESZENA

Antzerki programazio zabala, Bilboko Zirkuitua ekimenean

Gaur berton (urriaren 5ean) hasiko da auzoetan programazio eszenikoa bultzatzen duen Bilboko Zirkuituaren hamabosgarren edizioa.

Otxarkoagako, Abando-Barrainkuako, Castañoseko, Basurtuko, Santutxuko, Begoñako, Errekaldeko eta Zorrotzako udaltegiek jasoko dituzte, abenduaren 9ra arte, bertako bederatzi konpainiak eta artistak eskainiko dituzten 11 emanaldi.

Parte hartuko duten konpainiak eta artistak honakoak dira: Lola Markaida, Katastrofen, Bea Insa, Con la que está cayendo, Totum, Lokal Antzerki Taldea, Enriqueta, Oh My Good, Las Torpedo level-ireki teatro eta Rara Avis.
Ekimenak antzerki eskaintza zabala dakar generoei begira: musikala, komedia, drama, tragikomedia, gai sozialak, maitasuna, existentzia, inmigrazioa edo heriotza, bai eta poesia ere.

Aipagarriak dira Katastrofen konpainiaren Neopreno lana; Bea Insaren Viaje a ninguna parte;  Con la que está cayendo konpainiaren Mockinpott; Totum taldearen Holala ¿Mon Chéri? lana; Oh My Good taldearen Zer duzu Amy euskarazko ikuskizuna;  Lola Markaidaren On /Off. La travesía, en un instante; edo Las Torpedo Level-Ireki Teatro eta Rara Avis taldeen eskutik eskainiko diren komediak.

Xehetasun guztiak, Kulturabarrutik webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button