ESZENA

“Markak (Gernika 2016)” ikuskizuna, Gernikan

Berde Produkzioak eta Filmaik ekoiztetxeak elkarlanean aritu dira Markak izeneko dokumental bat egiteko. Lan hau, memoriaren aldetik abiaturik, Gernikari buruzko dokumentala da. Honekin lotuta, apirilaren 30ean, Gernikako Jai Alai frontoian, ikuskizun multidisziplinar eta berezi bat eskainiko da: Markak (Gernika 2016) ikuskizuna. Bertan parte hartuko dutenak honakoak dira: Bernando Atxaga, Ruper Ordorika, Nebbian, Maite Arroitajauregi Mursego (Vedran Smailovic-en kolaborazioarekin), Aitor Etxebarria eta Ander Mujika

Bernado Atxaga idazlearen Markak liburua eta izen bereko dokumentala ditu oinarri ikuskizun honek. Gernikaren sinbologiara hurbiltzeko ahalegin poetikoa da. 

“Gernikak eta 1937ko bonbardaketak hainbat marka eragin ditu. Bizitzaren joan etorrian inork ez du mundu hau aztarna edo marka propiorik gabe utzi nahi, eta horretarako Hemen egon ginen, egun batean bizirik egon ginen hemen adierazten duten markak uzten ditugu han eta hemen”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button