ARTEA

Makina bat artista egoiliar, Bilbaoarten

Bilboko Udalaren BilbaoArte Fundazioak Ate Irekiak izeneko erakusketa zabaldu du. 2018an zentro horretan egoiliar izan diren 32 artista eta bi kolektiboren artelanak daude erakusgai abenduaren 18ra bitartean.

Honako artista hauek eskuratu dute beka ikasturte honetan: Alvaro Albaladejo, Maria Alcaide, Raquel Algaba, Raquel Asensi, Anaïs Boudot, Nuria Cano, Manuel Casellas, Ernesto Casero, Olivier Etchegaray, Ander Garitacelaya, Leticia Gaspar Garcia, Oier Gil Zapirain, Rakel Gomez Vazquez, Borja Gomez, Raul Hevia, Arrate Hidalgo, Jorge Isla, Christian Lagata, Pablo Marte, Raquel Meyers, Joan Morera Arbones, Aitziber Olaskoaga Ajuria, Onirokino, Saray Perez Castilla, Amparo Prieto Monreal, Cristina Ramírez, Fernando Renes, Mabi Revuelta, Mar Reykjavik, Lusaba, Miguel Sbastida, Jakin Fernandez eta Marianne Wasowska.

Erakusketaz gain, aste honetan, artistek beren proiektuak aurkeztuko dituzte hainbat mintzaldiren bidez. Gainera, 2018an, sei mugikortasun-programa sustatu dira, eta BilbaoArteko bost artistak egonaldiak egin dituzte arte zentro hauetan: Bregen-zeko Kunsthaus (Austria), SeMa Nanji Residency (Hego Korea) eta Anma Suraka (Irakeko Kurdistan), Moving Artists elkartearen bidez. Zentro horietatik etorritako beste bost artista, berriz, BilbaoArte Fundazioan izan dira egonaldietan.

BilbaoArte ekoizpen artistikorako Bilboko Udalaren zentroa kulturaren topagune eta zabalkunderako espazio bihurtu da, eta hogei urte bete ditu. Hamarkada bi hauetan, bostehun artista baino gehiagori beka eman die.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button