ESZENA

“Kale antzerkia bultzatuz” programaren diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Kale antzerkia bultzatuz programari dagozkion diru-laguntzak  xedatu ditu.

Bertatik haizatu dituzte kale antzerkia bultzatzeko arrazoiak: “Oraingo krisi ekonomikoa gogor jotzen ari da arte eszenikoen arloko kultur programazioa, eta horrek kalte egiten dio euskal antzerkigintzaren enpresa-egituraren jasangarritasunari. Alderdi horretatik arreta txikiena jasotzen duen sektorea da kale-antzerkiarena. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, egoera honen aurrean kezkatuta eta jakinda udalek ahalegin ekonomiko handia egiten dutela, uste du beharrezkoa dela aire zabaleko arte eszenikoen programazioak Kale antzerkia bultzatuz programaren bitartez sustatzea”.

Hortaz, agindu honen helburua da 2015an aire zabaleko gune publikoetan euskal konpainiek egiten dituzten arte eszenikoen ikuskizunen programak (teatroa, dantza eta zirkoa) garatzeko gastuak zati batean ordaintzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea.

Diru-laguntza horietarako, guztira, 75.000 euro erabiliko dira, eta eskaerak aurkezteko epea ekainaren 8an amaituko da.
Deialdi honen bidez, aire zabaleko gune publikoetan ikuskizunak antolatu zituzten Euskal Herriko 33 udalek jaso zuten diru-laguntza joan den urtean.

Deialdiaren datu guztiak, link honetan ikusi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button