ESZENA

Lorca eta Lauxeta, poeta ikonikoak

Datorren ostiralean, urtarrilak 18, Karabansaraik ekoizturiko Ele! Lorca-Lauaxeta ikuskizuna izango da Kultur Leioan, (Auditorium, 20:30ean). Bi poeten lanaren hariaren gidaritzapean, hitzak, zuzeneko musika, irudiak eta antzerkia batuko dira memoria historikoaren ur sakonetan barrena, aniztasunaz eta artearen giza-baloreez hausnartzeko, eta hain desberdinak dirudigun kulturek eta herriek nola poesiaren eta artearen bidez bizitzaren balore sakonetan bat egin dezakegun adierazteko.

Lorca eta Lauxeta, bi idazle, poeta ikonikoak, urtebeteko aldearekin, Francoren diktaduraren hasieran, fusilatu zituzten. Biak hil ziren gazte, askatasunaren aldeko borrokan. Bat poeta errepublikanoa izan zen, Andaluzian jaioa; bestea berriz, euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea. Bi muturretako ertzak badirudite ere, inork gutxi daki bien bizitzak gurutzatu egin zirela.

Obra honek bi poeta horiek iraganetik orainera ekarriko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button