ARTEA

“Ikus-Entzunezko Eraikuntza”, Irun Faktoryn

 

Azaroaren 21era bitartean, ikus-entzunezko arteen inguruan, Ikus-Entzunezko Eraikuntza izeneko erakusketa kolektiboa ikusteko abagunea eskainiko du Irun Faktory-k. Bertan Ibon Mainar, Maya Watanabe eta Mikel Otxotekoren proposamen artistikoak paratuko dira.

Ibon Mainar Donostian bizi eta lan egiten du.  Enpresa Zientzietako ikasketak bukatu ondoren, artista-karrerari ekin zion. Bere lanaren zati handi bat eguneroko objektuen, jardueren eta irudien bidez sortzen da. Azken urteotan, artista egoiliarra izan da Artelekun, eta bekak lortu ditu, hala nola, Eusko Jaurlaritzaren Ikusizko Arteak Sustatzekoa. Artista honek, Untitled (Drawings and Videoprojections) izenburuko lana aurkezten du.

Maya Watanabe (Lima, 1983) Madrilen bizi eta lan egiten du. Ikus-entzunezkoen inguruan egiten du lan. Bere lana Madrieko Matadero, Limako Arte Museo, Pariseko Palais Tokyo, Sao Pauloko SESC, Madrileko Reina Sofía Museo eta Latinoamerikako zenbait herrialdetako instituzio batzuetan aurkeztu du. Kasu honetan, El Contorno (2011) lana pantailaratuko du. Lan honetan, arlotik kanpoko eta eszenatik kanpoko nozioak lantzen dira, triptiko bat osatzen duten hiru proiekzio jarraituen bertsio kanal bakarreko batean.

Mikel Otxoteko doktorea da Arte Ederretan. Gaur egun, ikertzaile independente eta ikus-entzunezkoen artista gisa lan egiten du, eta Donostian bizi da. 2011n, Manuel De Landa zinegile eta filosofoak New Yorkera gonbidatu zuen, doktore-tesia amaitzera Pratt Institute-n. Nazioarteko erakusketa ugaritan parte hartu du bere bideo-lanekin eta instalazioekin, eta teoria eta praktikari buruzko artikuluekin kolaboratu du aldizkari espezializatuetan. Flicker-Motor izango da irunen aurkezten ari den lana.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue: www.irunfactory.net

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button