ESZENA

Tartalo, Arteen arloko Fantasiaren I. Nazioarteko Jaialdia

Azaroaren 6tik 12ra arte Tartalo, Arteen arloko Fantasiaren I. Nazioarteko Jaialdia egingo da Arabako hiriburuko hainbat tokitan (Euskal Herriko Unibertsitateko Letren fakultatea, Montehermoso Kulturunea, Ignacio Aldecoa Kultura Etxea eta Artium Museoa).

Ekimenaren helburua da Gasteiz arteen arloko fantasiaren nazioarteko erreferente bihurtzea, eta horretarako “jaialdiak ezagutza zientifikoaren dibulgazioa eta zehaztasun akademikoa arte eszenikoen munduari lotutako ekintza kulturalekin eta era askotako jarduerekin bateratuko du: erakusketak, film laburren maratoiak, tailerrak, mahai-inguruak, liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, mahaian eta zuzenean egindako rol jokoa, lehiaketak,…”
Egitasmoa arteen arloko fantasia zabaltzeko zeharkako proposamen gisa sortu zen, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren fakultatean egingo den Myth in the Arts gaiari buruz egingo den nazioarteko kongresuaren zazpigarren edizioa ardatz eta abiapuntutzat hartuta.

Jaialdian zehar 60 kultur ekintza baino gehiago egingo dira 100 artista baino gehiagorekin, eta 60 hizlari ere bilduko dira asteartetik ostiralera bitarte egingo den nazioarteko kongresuan. Bertatik igaroko dira, besteak beste, Paul Urkijo eta Kepa Sojo zinemagileak, Josemi Beltran kultur kudeatzailea edo Antonio Altarriba eta Bernardo Atxaga idazleak, adibidez. Azken horrek, gainera, lehen edizio honetako ohorezko saria jaso eta Tartalo jardunaldiari amaiera emateko konferentzia eskainiko du.

Arteen arloko Fantasiaren I. Nazioarteko Jaialdiaren gaineko xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button