ARTEA

Larunbatean Espacio Abisaleko azken "Breve-a" egingo da

Larunbatean, maiatzak 29, eguerditik aurrera Damian Rodriguezek egindako azken lanak ikusi ahal izango dira. Instalazioa, intuizioan eta metaketan oinarritzen da eta pintura eta marrazkiak erabiliko ditu narrazio elementu moduan.

Breve, Abisalen proposamen bat da, zeinek egungo prozesu artistikoen produkzioen erritmoak eta erakusketak aztertzen dituen. Artista bakoitzak goiz bakarra dauka erakusketa montatzeko, eguerdian inaugurazioa egiten da eta jendeak 20:00etaraino izango du ikusi ahal izateko.

Azken honekin Abisalen egin diren bost aurkezpen proiektu zikloa bukatzen da. Bertan, Usoa Areitio, Estitxu Losa, Juan Aizpitarte eta Oier Villar eta Iban Leon eta Sara Campillo bikote artistek euren lanak aurkeztu dituzte.

Damian Rodriguezen lana larunbateko 12:00etatik 20:00ak arte ikusi ahal izango da bakarrik. Izan ere, Breve egun bakarreko instalazioen muntaia da.

Espacio Abisalek bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button