ARTEA

BilbaoArte zentroaren urteko erakusketa abian da

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziarekin eta Javier Riaño BilbaoArteren zuzendariarekin batera, BilbaoArte Udalaren ekoizpen artistikorako zentroaren urteko erakusketa inauguratu du. Bertan, aurten egoiliar izan diren artisten obra bildu da. Ateak irekita egongo dira jendearentzat abenduaren 2an, 5ean, 7an eta 9an, eta aukera izango dute aldez aurretik hitzordua hartuta ibilaldi gidatuak egiteko.

Aurten, 28 proposamen erakutsiko dira, Estatuko eta nazioarteko 28 artista garaikiderenak, eta ohi den bezala, arte garaikidearen azken joeren adibide paragabea izango da erakusketa.

Aurten parte hartu duten artistak hauek dira: Maider Aldasoro, Daniel Alegrete González, Leyre Arraiza, Art Builders Group, Iván Beltrán, Marta Beltrán, Javier Bravo De Rueda, Lu Chamorro, Maite Choya Robredo, Silvia Coppola, Mar Cubero, Gabriela Cuestas Gómez, Élan D’Orphium, Santiago Fernández Honrubia, Ada Garrués, Salva G. Ojeda, José Félix Glez. San Sebastián, Paula Guerrero & Bruno Delgado Ramo, Iratxe Hernández Simal, Manuela Inclán, Jimena Kato, Gala Knörr, Idoia Leache, Ara Méndez Murillo, Estela Miguel Bautista, Sofía Montenegro, Ventura A. Pérez eta Claudia Rebeca Lorenzo.

Abenduaren 9an, barikuan, jardunaldien azken egunean, June Crespo, Aitor Ortiz eta Txaro Arrazola artistek parte hartuko dute bisitaldi batean, eta 2023an banakako erakusketa bat egitea merezi duten proiektuak hautatuko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button