ESZENA

Askatasuna eta errespetuari buruzko antzezlana

Igande honetan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan, goi mailako antzerkia dago: Kibubu. Marie de Jongh Bilboko antzerki konpainiak askatasun eta errespetuari buruzko antzerki-lan ikusgarri eta hunkigarrienetako bat egiten du Kibubu titulupean..

Lan honetan hauxe kontatzen da: Xebasek eta Cocók bikote artistikoa osatzen dute, biak dira pailazo. Ilusioa gainezka duten arren oraindik ez dute arrakasta nabarmenik lortu. Ikuskizun berria prestatzen ari direla, Xebasek egiazko gorila bat erostea erabaki du, hezur haragizkoa. Sinistuta dago gorila mendean hartu eta numeroak erakutsiz gero, sekulako txalo zaparrada jasoko dutela. Halere gorila ez da izango egunen joanean gehien ikasiko duena; bai Xebasek eta baita Cocók ere inoiz ahaztuko ez duten ikasgaia jasoko dute.

Dramaturgia eta zuzendaritza Jokin Oregik egin ditu eta aktoreak Tomas Fernandez Alonso, Ana Meabe eta Javier Renobales dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button