MUSIKA

Sarkor eta Astrio taldeek Gasteizen joko dute

Bihar, martxoan 14, Sarkor (Gernika) taldeak joko du Gasteizko Gora tabernan. Etzi, martxoak 15, halaber Bartzelonako Astrio banda izango da taberna horretan.

Gernikan eratu zuten Sarkor taldea 2004an lau lagunek, eta oraintsu Mundu kodifikatuen atzean lana plazaratu dute. Gernikarrek autoekoizpenaren bidea jorratu dute hastapenetatik, baina oraingoan Baga Biga diskoetxearekin plazaratu dute lan hau erdibana. “Dagoeneko ez gara denetara iristen, lehen diskoa mugitzeko koadrilakoen laguntza genuen, jende gehiago ginen, baina orain laurok baino ez gaude”, azaldu zuen Gentza Madariaga abeslari eta baxuak. Laukoteak punk rock jotzen du. AEBetako mendebaldeko kostaldeko taldeen eragina nabaria da taldearen jarioan, Bad Religion edo Pennywise, besteak beste.

Bartzelonako Astrio hirukotearen proposamen, berriz, oso bestelakoa da. Pop kutsuko jazz taldea da. Izan ere, euren doinuetan askotariko estiloak antzematen dira, new wave, post-punk, eta elektronika. Ondoko musikariek osatzen dute banda: Arecio Smith (teklatuak eta ahotsak), Santi Careta (gitarra eta ahotsa) eta Santi Serratosa (bateria, perkusioa eta ahotsak). Hirukoak, Don’t Leave The Planet izenburudun lan berria aurkeztuko du.

Bi emanaldiak 20:30ean hasiko dira Gasteizko Gora tabernan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button