ESZENA

Bilboko “Kalealdia” gaur berton abiatuko da

Bilboko Udalak antolaturiko Kalealdia uztailaren 1etik 7ra bitartean egingo da Bilbon.  Nazioarteko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren XX. edizioa Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak inauguratuko du gaur.

Goizeko 11:00etan abiatuko da Casilda Iturrizar parkean, Nazioarteko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren XX. edizioa. Jaialdia Brandakadabra Marching Band taldearen emanaldiarekin, zentzumenezko ikuskizun batekin, eta Mystérieuses Coiffures taldearen orrazkera xelebreekin abiatuko da, eta ondoren Docteur Troll Cie deritzonaren etxea ikusteko aukera izango da.

Uztailaren lehen aste honetan,  80 emanaldi antolatu eta 29 konpainia bilduko dira Bilboko Casilda Iturrizar Parkean, Bilboko Areatza inguruan, Plaza Barrian, Santiago Plazan eta Arriaga Antzokiaren kanpoaldean. Gonbidatutako konpainia horietarik, hamar Euskal Herrikoak dira, lau Espainiatik datoz, eta gainerakoak Frantziatik, Italiatik eta Danimarkatik etorriko dira.

Bertokoen artean, Leioako Umore Azokaren azken edizioan Euskal Ikuskizun Onenaren Saria irabazi berri duen [e.go] izeneko lana eskainiko duen Dikothomia taldea dago, bai eta 4.000 emanaldi baino gehiago eskaini dituen Deabru Beltzak taldearen Symfeyny ikuskizun berria Horiez gain, Barsanti Cia, Malas Compañías, Markeliñe, Natxo Montero, Trakamatraka eta The Funes Troup euskal taldeek kaleko ikuskizunak, clowna, zirkua, eta dantza eskainiko dituzte.

Espainiatik etorriko direnen artean, Vaivén Circo dago. Esencial lana ekarriko du aurten. Beste alde batetik, Solfasirc taldeak Dékoncert ikuskizuna eskainiko du. Eta clown ikuskizunen artean aipamen berezia merezi dute Danimarkako Brunette Bros konpainiak eta bere Circus ikuskizunak.
Nazioartetik honako taldeak etorriko dira:  Bigbinôme Collectif taldea;  Cirque Hirsute konpainia; Cirque Rouages eta Bivouac Cie frantsesak edota  Mumusic Circus taldea.

Bilboko Kalealdiari buruzko informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button