ESZENA

Uharte Zentroan “Ob Skena” egoitza abiatu dute

Uharte Zentroak ikerketa teoriko-praktikoetarako bi egoitza eskaintzen ditu: bata bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), eta bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua. Bitarte eszenikoan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duen edozein alorretako artistei zuzendua dago ekimena. Deialdiaren itxiera otsailaren 17an izango da.

Proiektuek, “eszenikoa edo gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimendu eta politikoekin harremanean jarri beharko dute: feminismoa, adierazpen askatasuna, deskolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia bir-pentsatzea, ekologia, erresistentzia moduak egungo egoeran, elkartzeko moduak distantzia gorabehera, etab.”

Ob Skena (eszenatik at) eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzean datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea.

Deialdiaren bidez honakoa eskaintzen da: 2.000€ (zerga eta atxikipen fiskalak barne) lansari, garraio eta dieta kontzeptu gisa, artista edo kolektibo bakoitzarentzat. Erdia egoitzaren hasieran emango da, eta beste erdia memoria eta justifikazio ekonomikoa aurkeztu ondoren; Lanerako lekua Uharte Zentroan, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne, eta proiektuaren garapenean Uharte Zentroko lantaldearen eta Zentroak aukeratutako kanpoko tutore baten jarraipena eta aholkularitza.

Betebeharreko guztiak Uharte Zentroak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button