ARTEA

Francisco Lopez musikari esperimentalak hitzaldia eskainiko du bihar Donostian

Azken 30 urteotan Francisco Lópezen lana osatu duten soinu sorkuntzentzako inspirazio eta eragin nabarmen izan diren inguruneei buruzko azalpena izango da biharkoa: soinu sortzaile independenteen nazioarteko sarea (70eko hamarkadaren amaieratik gaur arte) eta benetazko munduaren (naturala nahiz artifiziala) soinu giroak.

Bi ingurune hauek dimentsio sozialeko eta historikoko eraginak dituzte soinu sorkuntzarengan, musikaren hezkuntzarekiko edo teknika klasikoen aldean ezberdintasun handiak erakusten dituzte eta gaur egun sortzaile independente askorengan eragin zuzena dute.

Francisco López nazioarteko musika esperimentalaren eszenako figura aipagarri eta ezagunenetakoa da. Soinuzko sorkuntzaren eta landa grabaketen munduan duen 25 urteko esperientzia luzeak hala argitzen badu ere, ibilbide hortan eraiki duen soinu unibertso pertsonal eta ikonoklasta da bere ekarpena zuzenen erakusten duena.

Ehunka kontzertu, grabaketa egitasmo eta soinu instalazio aurkeztu ditu bost kontinenteetako 50 herrialde baino gehiagotan. Bere soinuzko piezen katalogo zabala (nazioarteko 100 artista baino gehiagorekin zuzenean nahiz estudioan egindako elkarlanak barne) 150 disketxe baino gehiagotan topa daiteke.

Artelekuk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button