ARTEA

“Scènes”, kultura errepresentazioen dislokazioaz

Nader Koochaki Etxeberriak (1983, Donostia) irudi sorta baliatu du Scènes izeneko erakusketa paratzeko Baionan. Argazki erakusketa bideo instalazio ere bada.

“Argazkigintzako momentu batetarik bideora pasatzerakoan, denboraren dilatazio entsegu bat agertzen da. Horrela, argazkia bazterrera utzi eta, ikuslea bideo instalazioa bilakatu den erakusketa baten aurrez aurre izanen da”, jakinarazi digute erakusketaren antolatzaileek.

Artistak eraiki nahi duen egitura baten piezen disposizio partziala da Scènes, non sorkuntza bakoitzak bestearekin duen lotura norberak asmatuko baitu. Hala, Scènes kultura errepresentazioen dislokazioaz baliatu da, eta batzuetan berak ere lokadura horiek kitzikatu ditu.

Nader Koochaki Etxeberria Donostian sortu da 1983an. Soziologian lizentziatuduna da. Argazkia eta bideoa lantzen ditu orain, idazketa ere. Ehizalerroak sorkuntzaren arduraduna da eta Ingrid Buchwaldekin batera Eremuak deialdian hautatua izan da (2010-2011); Goiart Arte Plastikoen V. Lehiaketa Goierriko artistari saria ere lortu du (2010). Astigarretan bizi da egun.

Erakusketarekin loturiko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button