ARTEA

Pradoko obra garrantzitsu zenbait erliebez, Donostian

Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek Pradoko Museoko obrarik interesgarrienetako batzuk izango dituzte eskura San Telmo Museoan, Prado eskura izeneko erakusketaren bidez. Otsailaren 12ra arte eskuragarri izango dituzte pertsona horiek.

Pradoko Museoak hainbat obraren erliebezko erreprodukzioak jarriko ditu ikusmen-apur bat besterik ez duten pertsonentzat, tartean, Correggioren Noli me tangere, Velázquezen La fragua de Vulcano, Goyaren El quitasol,  Leonardo da Vinciren La Gioconda, Grecoren El caballero de la mano en el pecho, eta Van der Hamen-en Bodegón con alcachofas, flores y recipientes de vidrio.

Lanak hobeto ulertu ahal izateko braillez idatzitako panelak eta kartelak ere badaude, “jarritako piezak ukitzean eskuekin egin beharreko ibilbidea egiteko beharrezkoak diren argibideak ematen dituzten audiogidak eta esperientzia sentsorial hori jende mota orok bizi ahal izateko betaurreko opakuak (ikustea galarazten dutenak)”.

Donostia utzi ondoren, Prado eskura erakusketa Espainiako hiri batzuetara joango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button