IKUS-ENTZUN

Elkartasunak mendiak mugitzen ditu

Aste honetan 14 urte beteko dira Himalayismoaren euskal ikono bat joan zela: Iñaki Ochoa de Olza. Askorentzat alpinista eta mendizale berezia, goxoa, elkartasunez beterik, eta etika baten jabe.

Bera gogoratzeko, hil honetan, mendia gaitzat dituen hainbat film pantailaratuko dituzte Iruñeko Golem zinemetan. Film guztiak 19:30ean hasiko dira.

La Solidaridad Mueve Montañas izenburuko zikloa gaur bertan, hilak 23, hasiko da La Voz de Iñaki filmarekin. Iñaki Ochoa de Olzaren testamentu bizia. Ez du haren heriotzaz hitz egiten, haren bizitzaz baizik, artxiboko materiala erabiliz: aitak grabatutako bere hitzaldien zintak, lagunen argazkiak, irudi zaharrak, familian grabatutako 8 mm-ko pelikulak. Material horretatik berreskuratutako Iñakiren ahotsak Nafarroa, familia eta mendiarekin zuen harremanaz hitz egingo du. Eta mendiarekin zuen harremanetik, esfortzuaz, naturaz, adiskidetasunaz, zoriontasunaz eta heriotzaz arituko da.
SOS Himalaya elkarteko Pablo Ochoa de Olza presidente eta Elena Sagaseta de Ilúrdoz koordinatzailearen hitzaldia ere programatu da egun horretan.

Bihar, hilak 24, Mendiak 1976 film ederra ikusiko da, eta geroko elkarrizketa Gregorio Ariz eta Pili Ganuzarekin izango da. Maiatzaren 25ean, Elur ekipoak sorturiko La Montaña del Alma filma programatu da. Maiatzaren 26an Edurne Pasaban izango da protagonista Chhapaudi filmarekin. Azkenik, 27an, munduko alpinistarik famatuenetako bat Iruñera joango da: Denis Urubko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button