ESZENA

Kultur Leioan dantza eta antzerkia

Kultur Leioak programazio berriari ekingo dio asteburu honetan. Hala, gaur, urriak 4, 20:30ean, Rafael Calatayudek zuzendutako eta Vaivén Producciones & La Pavana konpainiek egindako Terapias antzezlana ikusteko aukera egongo da. Igandean aldiz, famili osorako dantza ikuskizuna programatu da Madrilgo Aracaladanza konpainiaren eskutik.

Mikel Losada, Dorleta Urretabizkaia, Ane Gabarain, Ana Pimenta, Mikel Laskurain, Kepa Errasti eta Asier Oruesagasti osatzen dute Terapias antzezlanaren kartela.
“Prudenek Oskar ezagutzen du gizon perfektua aurkitzeko eta bere hutsegite obsesiboak gainditzeko ahaleginean. Oskarrek Pruden ezagutzen du bere bisexualitate konplexua asetzeko eta bere emozioak argi erakusteko”.
Maitasunari eta sexuari buruzko komedia terapeutiko honetan, gizakiaren portaera zailak erakusten dira.

Aracaladanza konpainiak Joan Miroren lanetan oinarrituta Konstelazioak izeneko lana antzeztuko du eta modu horretan, fantasiak autore horrek sortzen duen emozio hutsari, ateak zabaldu nahi dizkio, mugimenduaren eta argitasunaren bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button