ARTEA

“Zuzeneko Istanteak” argazki erakusketa

Martxan da berriz ere Zuzeneko Istanteak musika argazki erakusketa. Oraingoan, Musika eta Euskara jardunaldien barnean ikusgai izango da Arabako Agurain (Zabalarte Aretoan azaroaren 17ra bitartean) eta Dulantzi (Kultur Etxean azaroaren 27ra bitartean) herrietan.

Erakusketan kontzertuz kontzertu ibiltzen diren 20 euskal argazkilariren 60 irudi ikus daitezke, tartean J.A. Areta Goñi Juxe, Josu Txintxurreta, Saioa Cabañas Gauilunak, Garbiñe Irizar eta Iñigo Serrano argazkilarienak. Irudiok 2011 eta 2012 urteetan zuzeneko emanaldietan eginak dira. Musika estiloei dagokienez, berriz, denetarik ikus daiteke: Rocka, heavya, ska, reegaea, hardcorea, edota folka.

Erakusketarekin batera hilabete osoko egitaraua prestatu da, non, zine forumak, solasaldi musikatuak (musika tailerrak edota master class saioak) izango diren argazki erakusketaren gehigarri. Ekimenean eta esperientziak banatzen Betagarri, Esne Beltza, Etsaiak, Uek, edo Governors taldeetako kideak izango dira hainbat egunetan Agurain, Dulantzi, Zalduondo, Barrundia, Araia eta Burgelu herrietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button