ESZENA

“Piztu! Emakumeon Energia” antzezlana, Donostian

Abenduaren 30ean, 17:00etan, Donostiako Udaleko Gabonak Zuretzat Gazteria Sailaren jarduera-programaren barruan, San Telmo Museoak Eidabe Ekimen Kulturalak kolektiboaren Piztu! Emakumeon Energia izeneko antzezlana hartuko du.

“Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?”

Zientzia kongresu magiko, zoro eta dibertigarri horretan bi antzezleek emakume zientzialarien historian zehar nabigatzeko gonbitea egingo diete bertaratuko diren gaztetxoei. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, “emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu ere egingo ditugu. Eta bidaia honen ondoren, guztion barnean ideia berriak piztuz, makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara beharbada…”

Imanol Ituiño da piezaren zuzendaria eta Tania Fornieles eta Nahikari Rodriguez antzezleak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button