ESZENA

Gasteizen, “Auzo Eszena” ekimena martxan

Urritik abendura bitartean, Gasteizeko  Aldabe, Arana, Arriaga eta Salburua gizarte etxeetan hainbat ikuskizun programatu dira Auzo Eszena ekimenari esker.

Igande honetan, urriaren 22an, Trokomotxo  taldeak Pareja (des)enamorada izeneko lana eskainiko du. Antzezlanak bikote baten historia kontatuko du, Sebastian eta Elenarena, garai desberdinetan igarotzen den erlazio baten historia: gaztaroko urteetako maitemin grinatuaren lehen garai hartatik banatzearen ondorengo garaietara iritsi arte, helduaroan.

Azaroan, hurrengo saioak izango dira: Tadir Teatrok Gasteiz varietés 2017 lana egingo du azaroaren 12an;  Abstractoesfera taldeak La sombra de aquella luz, azaroaren 19an; eta Asier Kidam-ek Imagine, 26an.

Azkenik, abenduan bi saio izango dira: Los del Sótano taldeak The showtano. Cabaret canalla egingo du abenduaren 3an; eta Auskalhop-ek izen bereko obra egingo du, abenduaren 17an.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button