LITERATURA

Austerren "Sunset Park" azken eleberria itzuli du Alberdaniak

Alberdania argitaletxearen webgunean jasotzen denez, Sunset Park, New Yorkeko auzo pobre baten izena da. Badago han, Green-Woods hilerriaren ondoan, etxe bitxi bat, etxe bakarra, AEBetako mendebaldeko larre eta ordokietatik hartu eta New Yorken txertatua ematen duena, zurezkoa. Lau squatter gazte bizi dira bertan. Bizitzan eta gizartean bidea ireki nahian ari dira gazteak.

Azken depresio ekonomiko honen pean New Yorkeko gazte batzuek bizitzan aurrera egiteko egiten duten ahalegina kontatzen du eleberriak. Austerren nobeletan ohikoak izan diren hainbat osagai ditu kontakizunak.

Kontakizunaren egitura bera ere jostagai izan du idazleak. Itzal-argiak ditu kontakizunak, ez da dena iluntasuna, ez da dena argitasuna. Maitasunaren indarra eta beharra antzematen da gertaeren eta pertsonaien hautu eta ibileren azpitik.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button