ARTEA

Juan Perez Agirregoikoak Angleteko Bienalean parte hartuko du

Angleteko Arte Garaikidearen Bienala bihar hasiko eta abuztuaren 28an amaituko da Didier Arnaudeten zuzendaritzapean. Aurtengoa laugarren edizioa izango da eta Juan Perez Agirregoikoak (Donostia, 1963) parte hartuko du Bilboko Carreras Mugica galeriak jakinarazi duenez. Aurtengo bienalak kostaldeaz jabetzea proposatzen du artelanak erakusteko.

Bienala gaur bertan inauguratuko dute eta ekitaldi horretan parte hartu duen artistetariko bat Agirregoikoa donostiarra izango da, zeinak performance bat egingo duen 17:30ean. Bihar, gainera, berriro egingo du 16:30ean Donostia eta Baiona arteko kostaldean. Bi ekintza horiez gain, artistak bi pankarta aurkeztuko ditu Izadi Parke Ekologikoaren eraikinean.

Juan Perez Agirregoikoa Arte Ederretan lizentziaduna da, eta bere obran indarkeriarekin edo sozialki komun gisan ezarri diren bestelako gaiak jorratzen ditu modu ironikoan. Umorea eta parodia gertuko instrumentu gisa erabiltzen ditu errealitateari buruzko hausnarketa egiteko. Bere obraren zatirik handiena, marrazkiaren, pankartaren eta bideoaren inguruan ardazten da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button