MUSIKA

Esne Beltzaren “Gora!” diskoa aurkezteko bira

Xabi Solanok zuzendutako Esne Beltzak bandak Gora! izenburuko lan berria aurkezteko bira oparoa hasiko du. Otsailaren 22an hasiko du taldeak kontzertu andana, Durangoko Landako gunean egingo den Kalerarock jaialdian.

Gora! taldearen laugarren lana da, eta hamazazpi doinu biltzen ditu. Grabazioan makina bat artistek parte hartu dute: Mala Rodriguez, Fermin Muguruza, Zuloak, Deskontrol, D’Callaos, The Aggrolites, Little Pepe, La Pegatina…

Ohi den bezala, diskoan askotariko estilo eta erritmoak jaso dituzte; hala nola, trikia, pop melodiak, ska errimo bizia, reggae eta elektronika. Diskoa, gainera, euren kabuz argitaratu dute, 5gora markako diskoetxearen bitartez, hain zuzen ere.

Aipatutako aurkezpen-birari dagokionez, Durangon jo ostean, Esne Beltza Madrilen izango da (martxoak 7), eta hortik aurrera: Segovia (martxoak 8); Gernika (martxoak 15); Gasteiz (martxoak 28); Donostia (martxoak 29); Zaragoza (apirilak 3); Bilbo (apirilak 11); eta, amaitzeko, Azpeitia (maiatzak 3).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button