ARTEA

Grafikaren arloko erakusketa paratu du La Taller galerian Izaskun Alvarez Gainzak

Izaskun Alvarez Gainza (Donostia, 1982), Leioako Arte Ederreko Fakultateko litografia irakaslea da. Paratu duen erakusketa, Arteleku, Bilbaoarte eta La Taller espazioetan egindako proposamen grafikoez horniturik dator.
Egile donostiarrak Bilbaoarte Fundazioaren beka baten laguntza izan du joan den urtean zehar, eta orain argia ikusi duen erakusketa, grafikaren parametroetan kokaturiko ikerketa prozesu baten fruitua da.

Erakusketa akuaforte, punta lehor, urtinta eta bestelako tradiziozko teknikez osaturik dago. Hauez gain, euskarri berrietan (adibidez, poliesterra) eginiko litografia ezberdinak ere ikus daitezke.

La Taller galeriak, obra grafikoa garaikidea zabaltzeko konpromisoa du, eta erakusketa hau probestuko du Izaskun Alvarez Gainzaren 50 karpetaren edizioa aurkezteko. Inaugurazio bakoitzean egingo den edizio horietan lehena izango da artista donostiarrarena. Proposamena artistak zenbatutako eta sinatutako karpeta serigrafiatua da. Modu honetan diziplina honen gaineko ezagutza zabaltzen da eta era berean bildumazaletasuna sustatu.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button