ARTEA

“Bakardade uneak” erakusketa, Baionan

Isaac Cordal artistak Moments de solitude izeneko erakusketa paratu du Baionako Spacejunk galerian. Apirilaren 4ra bitartean ikusi ahalko dira bere lanak.

Eskultura eta argazkigintzaren arteko konposizioak osatu ditu artistak. Porlanezko figuratxoak jartzen ditu espazio publikoetan, eta hala, oso eszena egunerokoak lortzen ditu, eta zementuzko oihanean barneko gure bizitza kaotikoaren errepresentazioa, ia errealista,  lortzen saiatu da.

Bere pertsonaia txikiak barreiaturik agertzen dira kaleetan, non gizakia bere arazo politiko eta ekonomikoekin, obsesionaturik dabilen.
Artistak mehatxu klimatologikoek ilunduta daukaten gizarte kontsumista baten noraeza irudikatu nahi izan du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button