ESZENA

Umore Azoka Leioaren XXI. edizioa, bertan behera

Umore Azoka Leioaren XXI. edizioa maiatzaren 14tik 17ra egin behar zen, baina covid-19 birusak sortutako egoera arriskugarria dela eta, udalak bertan behera uztea erabaki du. Hogei edizio jarraian egin ondoren, ekitaldi honen historian bertan behera utzi behar izan den lehen aldia da.

“Erabaki gogorra da, asko kostatu zaigu hartzea, eta bide guztietatik saihesten ahalegindu garen arren, egungo egoerak ez digu beste aukerarik utzi. Leioa udalerri arduratsua da, eta beste ezeren gainetik pertsonen segurtasuna dago”. Pandemia sortzen ari den eraginak larriak dira eta  dauden zalantzak ikusita, “ezinezkoa da aurreko edizioetako bermeekin eta eraginkortasunarekin egitea” adierazi dute Umore Azoka Leioaren antolakuntzatik.

Gainera hainbat estreinaldi zeuden aurreikusita eta talde horietarik askok zailtasun dezente izan dituzte lan hori burutu ahal izateko. “Askok behar logistikoak zituzten, estrukturak, eszenografiak, entseguak, etab., eta une honetan horiek guztiak kudeatzea oso zaila zen jadanik”.

Egoera horrek antzerkia bera kaltetuko du, sektore hori berriz aterako baita galtzaile, baina arte eszenikoetan erreferente gisa finkatu den ekimena aurrera eramaten saiatuko dira datorren urtean, “Kalean egiten den antzerkiaren oihalak altxatuko ditugu, are eta ilusio handiagoarekin, artistekin gozatzeko, eta berriro elkartuko gara … Umore Azoka Leioa –XXI – 2021ean”. Hori da Leioako Udalak bota duen mezu inportantea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button