ARTEA

"Viajeritas" Gernikako Euskal Herria Museoko erakusketa berria

Erakusketak 25 marrazki biltzen ditu: munduko hainbat herrialdetan barreiatuta egon eta gero, Gernikan lehenengoz ikusi ahalko dira denak batera.
Mertxe Périz-en lanak dira, eta otsailaren 4tik (gaurtik) martxoaren 14a bitartean egongo dira ikusgai Gernikako Euskal Herria Museoan.
Emakumeen 25 marrazki dira: egileak bere inguruko pertsonen artean banatu zituen eta munduko hainbat herrialdetan barreiatuta egon dira, orain, baina, bildu egin ditu, Gernikan erakusteko.

Mertxe Périz artistaren Viajeritas erakusketa Euskal Herria Museoan egongo da ikusgai, azken urte hauetan emakumeek egindako artea erakusteko esparru batean. Ildo horretan, Lide Kaltzadaren La Educación Sentimental aurkeztu zen 2009. urtean, eta Mari Revueltaren Los Amantes Ilusorios 2008. urtean.

Bizkaimediak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button