ARTEA

Jesus Lizaso eskultorearen “Ortotropías” Leioan

Kultur Leioak Jesus Lizaso eskultore ezagunaren Ortotropías erakusketa berria inauguratuko du gaur, otsailak 7, arratsaldeko 19.30ean. Erakusketa zabalik izango da apirilaren 7ra arte Kultur Leioako erakusketa gelan.
Ekimen honetako piezetako batzuk Florentziako 8.Bienalean Urrezko dominarekin sarituak izan ziren, eta Euskal Herrian lehenengo aldiz ikusteko aukera izango da.

Egurra material ortotropikoa da batez ere, baina, hala ere, nekez maneia daiteke, oso mugatua baita. Horregatik, artistak adierazkortasuna bilatzea du xede, plastikotasun osoaren bitartez. Eginiko lanak materia presionatu, tolestu edo apurtu egin duela dirudi, eta lortutako eskultura aldendu egiten da produkzio industrialaren edozein zantzutatik, eta bere egoera organikoa nabarmendu egiten da.

Lanen hautaketa honetan, bisitariak antzekotasunak eta analogiak bilatuko ditu bere eguneroko errealitatearekin, izan ere, handienetatik txikienetara, eskultura guztiek irudimenari gonbit egiten dion oinarri ludiko eta informala dute.

Erakusketa berez errealitate artistiko berritua da, artistak etengabe garatzen eta sortzen baititu planteamendua aberasten duten lan berriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button