MUSIKA

“Rock On Top” musika-dokumental zikloa, Gasteizen

Montehermoso Kulturunean garatuko da hil honetan (ekainaren 1, 8 eta 15ean) Rock On Top musika-dokumental zikloa.

“Dokumental musikala zinemaren industrian ospe handiko generoa da, eta, gero eta presentzia handiagoa du Cannes, Venezia edo Berlin bezalako jaialdi garrantzitsuetan. Askotan, Martin Scorsese, Jim Jarmush, Jonathan Demme edo Wim Wenders bezalako zinemagile ospetsuek zuzendu izan dituzte dokumental musikalak.”

Lehenengo edizio horretan, zikloak hiru rockumental programatu ditu, 2022ko Azkena Rock Festival jaialdiko kartelean parte hartzen duten artistei buruzkoak.
Hala gaur berton, ekainak 1, Suzi Q (Liam Firmarger, 2019) filma pantailaratuko da. “Suzy Quatro rock musikako izarraren erretratu poliedriko honek rockaren munduan emakumeei dagokien lekua aldarrikatzen eta esangura berriez janzten du.

Ekainaren 8an, Ilegales: Mi vida entre las hormigas (Juan Moya eta Chema Veiga, 2017) filma ikusteko aukera egongo da. “Ilegales rock taldearen unibertso musikala. Taldeko lider eta abeslari Jorge Martínez hurbiletik ezagutu behar da ezinbestean. Nietzsche eta Quevedoren irakurle porrokatua da Martínez, berunezko soldaduen eta gitarra elektrikoen bildumagilea, zaletasun ditu itsasoko urpean murgiltzea eta gauez hara-hona ibiltzea, dela Asturiasko basoetan animaliak behatzeko, dela Medellíngo taberna-zuloetan zurrutean aritzeko.”

Azkenik, ekainaren 15ean, Patti Smith: Electric Poet (Sophie Peyrard eta Anne Cutaia, 2021) dokumentala programatu da. “Musikaren eta punkaren historiaren legenda bizi bati buruz eginiko azken dokumentala. Patti Smithek goitik behera astindu zituen rock’n’rollaren eta poesiaren kodeak: klitxe huts bihurtutako rock’n’rolla, poesia prosaikoegia eta abar… Berrogeita hamar urteko ibilbidean, eta arrakasta komertzial bakarra tartean, legenda bizi bihurtu da, nahiz ez inoiz gizartearen bazterretatik irten. Punka, bihotz bihotzetik punka.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button