ARTEA

“Fikzioa, kritika kulturala eta feminismoa”

Datorren larunbatean, urriak 7, urte honetako bigarren Radio Show consonni egingo dute Azkuna Zentroan, 12:00etatik 14:00etara, Fikzioa, kritika kulturala eta feminismoa titulupean. Ekimena irratsaio bat jendaurrean eta zuzenean izango da, eta emankizuna ere online. Leire Palacios kazetaria arduratuko da saioa gidatzeaz, eta Alberto de la Hoz, berriz, arlo teknikoaz.

Fikzioa, kritika kulturala eta feminismoa egitasmoan, “ikuspegi desberdinetatik helduko diegu kritika kulturalari eta feminismoei, Lucy R. Lippard idazle ezagun, kulturako kritikari eta ekintzaile feministaren Yo veo / Tú significas (consonni, 2016) eleberriaren bidez”. Bera  ere saioan azalduko da, bideoz egindako elkarrizketa batean.

Aukera ederra izango da liburuko kapituluak berrinterpretatuz saio honetarako berariaz egindako musika-, eszena-, eta soinu-pieza berriekin gozatzeko. 
Lagun hauek izango dira parte hartzen: Mursego musikan, Mabi Revuelta, Elena Aitzkoa eta Macarena Recuerda Shepherd artistak, Idurre Azkue ballet-dantzari eta koreografoa, Jaime Conde Salazar performer eta dantza-kritikaria, Peio Aguirre arte-kritikaria, DJ Oleaktiff, Silvia Nanclares eta Kattalin Miner idazleak, Oihane Ruiz arkitekta, David Hornback argazkilaria, Paloma Checa-Gismero arte-kritikari eta ikertzailea (audio bidez) eta Agnès Pe musikologoa eta ikertzailea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button