ARTEA

“Irudika” egonaldirako deialdia zabalik da

Irudika egonaldiek nazioarteko ilustratzaile bat ostatatzen dituzte Bilbaoarte Fundazioaren eta Cité de la Bande Dessinée et de L’image d’Angoulême-ko Maison des Auteurs-en sorkuntza espazioetan, proiektu artistiko propioa garatzeko eta 2022ko Irudika edizioko irudia sortzeko. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 10era arte izango da zabalik.

Egonaldi honen helburua da lankidetza-sareak sortzea, sortzaileen mugikortasuna sustatzea, sormen arloko produkzioa bultzatzea eta hainbat kultur erakundeen arteko loturak sendotzea. Orobat bilatzen du ilustrazioaren arloko sorkuntza sustatzea. Horretarako, aukeratua suertatzen den munduko edozein herrialdetako egoiliarrak ilustrazioko proiektu pertsonal bat egin behar du, eta baita ere Irudikaren 2022ko edizioko kartela, elementu grafikoak eta flyer-ak.

Irudikak 2.100€ gordin eskainiko dizkio egoiliarrari, hiru fasetan ordainduta.

Egonaldirako eskatzen diren betebeharreko guztiak kontsultatzeko, hona hemen oinarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button