ARTEA

Cristina Gutierrez-Meurs artistaren collage kritikoak

Cristina Gutierrez-Meursek egungo egoera politiko eta ekonomikoa ardatz duten 25 collage paratu ditu Bilboko La Taller galerian, martxoaren 28ra arte.

Maite Martinez de Arenaza galeriako arduradunaren hitzetan, “alde batetik, kontzeptualki proposamen grafiko erradikala delako animatu naiz bere lana erakustera, bestetik, gaur egun bizi dugun broma zikin honi buruz hitz egiten duelako”. Horrekin batera, lan sakona, naif-a eta ironikoa dela nabarmendu du Martinez de Arenazak.

Formatu txikiko collage horietan enpresa eta politika esparruetako pertsonaiak txertatu ditu Gutierrez-Meurs artistak: “Merkel, Camps, Rajoy edo Gallardón”. Collage horiek ez ezik, testu bat ere paratu du erakusketan; testu hori collageetako pertsonaiek botatako esaldiekin onduta dago: “ez du koherentzia bilatzen, bizi dugun festa-amaieraren irudikapen inpresionista izan nahi du”.

Hala, Gutierrez-Meursek boterea eta agintea jartzen ditu aurrez aurre 25 collage horietan. Lanok egungo “grabatu soziala” osatzen dute; etorkizun murriztua erakusten duen grabatua. “Adiatuak” erakusketa ikusgai dago martxoaren 28ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button