ARTEA

“Elkarrekin: Naturako elkarrekintzak” erakusketa, Busturian

Euskalnaturaren bidez argazki erakusketa bat osatu da Euskadiko Biodibertsitate Zentroko Madariaga Dorretxean. Euskal Herriko 10 natura-argazkilarik ateratako 21 argazkiz dago osatuta erakusketa. Abuztuaren 30arte egongo da ikusgai, astelehenetan izan ezik.

Euskalnaturaren webgunean honako lerroak hornitzen dute erakusketaren informazioa: “Natura ez da elkarri begiratzen ez dioten piezez osaturiko xake-taula. Natura elkarrekin dauden eta elkar ekiten ari diren milaka organismok osaturiko sare konplexu eta miresgarria da. Elkar usaindu, elkar ikusi, elkar kitzikatu, elkar beldurtu, elkar ekin, azken finean. Argazki-erakusketa honen helburua, Euskal Herriko biodibertsitatea ezagutarazteaz gain, dibertsitate hori osatzen duten bizidunen arteko erlazioak azaltzea da, ez baitu inongo zentzurik espezieak banan-banan aipatzeak, inguruko organismoekin dituzten harremanak alde batera uzten badira, bederen. Elkarrekin eta elkar ekiten bizi garelako, hona hemen Elkarrekin: Naturako Elkarrekintzak.”

Argazkiez gain, erakusketa organismoen arteko elkarrekintzei buruzko bost informazio-panel elebidunez horniturik dago.

Argazki zoragarriak ateratzen ibili diren argazkilariak honakoak izan dira: Antton Alberdi, Félix Aguado, Pedro Ayerbe, Nano Cordovilla, Alex Iturrate, Iñaki Mezquita, Jose Mari Llavori, Luis Llavori, Mikel Tapia eta Felix Urrutia. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button