ARTEA

“Tempos de Poeira” erakusketa paratu dute BilbaoArten

Rui Pedro Jorge (Lisboa, 1987) BilbaoArteko artista egoiliarra da. Iragan martxoaren 30ean Tempos de Poeira erakusketa inauguratu zuen eta apirilaren 19ra bitarte egongo da zabalik. Artista portugaldarrak bere azken margolanak paratu ditu bertan.

Lan koloretsuak dira Rui Pedro Jorgerenak, eta margolanotan bi elementu nagusitzen dira; batetik, hutsunea, zeina paisaia naturaletan islatzen den; eta bestetik, mota askotako eraikuntzak. “Leihorik gabeko txabolak, baina haien ateak irekitzea ezinezkoa zen edota pareta bezala, sabai bezala balio zuten edo, besterik gabe, ez ziren existitzen”, azaldu du Marta Remak erakusketaren harira idatzitako testuan.

“Txabolak, habiak, itsasontziak, makilazkoak, porlanezkoak, adreiluzkoak, azaltzen zaizkigu modu inprobisatuan, denboraldi baterako moduan eta modu ezegonkorrean, izan ere, eta artistak aitortzen duen bezala, gu gaudeneko tokia beti abailtzen ari da”, nabarmendu du Remak.

Erakusketa zabalik dago apirilaren 19ra bitarte. Honatx erakusketaren bideo bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button