ESZENA

Euskal Antzerki Topaketak antzerki-lanez beterik, Azpeitian

Azaroaren 14ra bitartean, Euskal Antzerki Topaketak egiten ari dira Azpeitian. Makina bat estreinaldi eta ikusgarri programatu dira herri horretan 39. edizioan.

Programazioaren barruan 14 antzerki obra oholtzaratuko dira horietatik 4 estreinaldiak izango dira, Azpeitian sormen egonaldia egindakoak.
Topeketetako lehen egunean Atx teatroaren Lubaki Lainotsua ikusi ahal izan zuten ikusleek, eta azken egunean Demode Quartet-en Kutxidazu bidea ixabel musikalak itxiko ditu jaialdiaren ateak. Duela gutxi antzerki musikalen Max saria jaso du, eta Azpeitian obra horretaz gozatzeko aukera ere izango da.

Gaur berton, azaroak 4, zertaz gozatu ere egongo da, Pez Limbo taldeak Harri orri ar antzerki lana oholtzaratuko baitu. Pez Limbo konpainiak (Iñake Irastorza, Nagore Gonzalez, Josune Velez de Mendizabal, Haizea Baiges, Martxelo Rubio, Jontxu Martinez, eta Egoitz Sanchez), Maria Goiricelayaren zuzendaritzapean, honakoa kontatu nahi du:  “Euskal Herrian, ikastetxe bateko patioan. Jolasean ari dira zazpi pertsona. Ez dute ezertaz elkar ezagutzen, baina hor daude, espazio horretan… arrazoiren batengatik. Hori da inoiz hitz egiten ez dugun horren inguruan dabilen ikuskizun baten hasiera: euskal kontakizunarena, bat izan gabe asko direnak; eta gure izaera politikoa ezagutzera emateko daukagun beldurrarena, odolak oraindik pisu handia duen lurralde batean.
Gure herriko elkarbizitza beti izan da konplexua. Terrorezko urteek askotariko min ugariak eragin zituzten. Aurrera begiratzea tokatzen da gaur, etorkizunera. Hausnartu eta autokritika egiteko unea da. Baina, batez ere, elkar topatzeko unea da”.

Espazio hori, patioa, ideologia desberdineko pertsonak elkarbizitzan batzen dituen tokia da, eta era berean, enpatia-ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei egindako kantu bat. “Zauriak sendatu nahi dituen antzerki-ikuskizun bat, besteari begietara begiratuz.”

Datozen egunetarako programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button