ARTEA

“Su Gurutzatua”, euskal komikigintza Bartzelonan

Joseba Larratxe Josevisky (Irun, 1985), Irati Fernandez (Iruñea, 1983) eta Xabier Sagasta (Gasteiz, 1982) komiki egileek erakusketa kolektiboa inauguratuko dute Bartzelonako Euskal Etxean apirilaren 11n, CrossfireSu Gurutzatua izenburupean. Erakusketa Literaldia literatura jardunaldien baitan egingo da, Bartzelonako komiki azokarekin bat.

Erakusketan autore bakoitzak bere komiki bat aurkeztuko du, eta gainerako biek lan horren inguruko ikuspegia emango dute ilustrazio eta komikien bitartez. Hiru komiki egileek, gainera, mahai-inguru batean parte hartuko dute erakusketaren inaugurazio egunean, 20:00etan. Horretaz gainera, Joseba B. Lenoir musikariak emanaldia egingo du ekitaldi horretan.

Autoreei dagokienez, Josevisky ikasketaz arkitektoa bada ere, bokazioz komikilari sutsua da. Hainbat argitalpenetan egin du lan, hala nola, Berria egunkaria, Nabarra aldizkaria edo Xabiroi komiki aldizkaria. Egun internet bidezko komikiak egiten ari da: http://www.kklrd.com/.

Sagasta ere arkitektoa da ogibidez. Egun, blues musikak sorturiko mitologiaren inguruko komiki musikatua egiten ari da. Izan ere, askotariko teknikak eta euskarriak erabiltzen ditu bere lanetan.

Azkenik, Irati Fernandezek estilo asko erabiltzen ditu bere lanetan, hala nola, komikiak, ilustrazioak, edo animazio lanak. Oraintsu argitaletxe txiki bat abiatu du lagun batekin. Nontzeberrin Iratiri eginiko elkarrizketa luzea irakur dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button