ARTEA

Haur eta familientzako tailerrak, Bizkaiko Museoetan

Bizkaiko Arkeologi Museoak, Euskal Herria Museoak, Arrantzaleen Museoak, La Encartada Museoak, El Pobal Burdinolak, Santimamiñek, Txakolinguneak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare eta Rekalde aretoek tailer eta erakusketa ugari antolatu dituzte egun hauetan adin guztietako publikoarentzat.

Arkeologi Museoak “antzinatik zaintza pertsonalari eta irudiari eman izan dioten garrantzia eta interesa” erakusteko Apain-mahaiko istorioak: kosmetika eta edertasuna Antzinatean izenburuko erakusketa interesgarria aurkeztu du. Apirilaren 3ra arte egongo da zabalik, museoaren Mallona aretoan.
Bermeoko Arrantzaleen Museoak Latorria izenburuko erakusketa dauka abian, non arrainak kontserban jartzeko historian zehar erabili izan diren latak nolako garapena izan duten erakusten den. Bitxia benetan!
Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak Bartzelonako Gernikak, 1937 izenburuko erakusketarekin jarraitzen du.
Balmasedan, urtarrilaren 5era arte, La Encartada Museoak Gabonekin lotutako tailerrak antolatu ditu, eta antzekoa egin du El Pobaleko Burdinolak.
Bakioko Txakolinguneak aldi baterako Bizkaia etxez etxe erakusketa  du abian, eta  haurrentzako tailerrak ere jasotzen ditu.
Azkenik, Gabonetan, tailerrak eta erakusketak egongo dira Aldundiaren bi aretoetan.

Argibide gehiago, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button