ARTEA

Gazteek eginiko arteari buruzko “Explora” jaialdia

Bilboko Zorrotzaurre auzoan dagoen ZAWP gunean, Explora, gazteek eginiko artearen gaineko jaialdi txikia egingo dute, apirilaren 12an eta 13ean; jaialdian, hainbat esparrutako lanak erakutsiko dira: argazkilaritza, ilustrazioa, musika, performance eta diseinua.

Gazte sortzaileentzako gunea da Explora, artistek euren lanak erakuts ditzaten, bai eta publikoarekin eta beste artista batzuekin harremanetan jar daitezen ere.

Erakusketan izango diren artisten harira, bost argazkilarik parte hartuko dute: James McSherry, Helena Goñi, Sara Cuesta, Ibai Armentia eta Xabier Eguino.

Horrekin batera, bost ilustratzaileren lanak ere izango dira ikusgai: La oruga de celia, Littleno, Gaby Wallace, Iñaki Landa eta Laurita Siles.

Diseinu-lanek ere euren tokia izango dute Explora ekimenean, Queens, Handmade, Ane San José eta SIMILIA SIMILIBUS sortzaileen eskutik.

Hori guztia erakusketei dagokienez, izan ere, emanaldi batzuk ere izango dira: Inés Bermejo eta Xandra Villar artistek performanceak aurkeztuko dituzte, eta kontzertuak ere izango dira: B Flat, La Red Bullet, Smoke Idols, BUNKER 8, Crazy Palmera, Lou Topet Roulot Ava eta Truffaut.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button