ARTEA

Hiperrealismoari buruzko atzera begirakoa

Bilboko Arte Ederren Museoak Hiperrealismoa 1967-2013 erakusketa ondu du; atzo, urriak 7, inauguratu zen, eta 2015eko urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik.

 “Bilboko Arte Ederren Museoko BBK aretoa izango da Europan hiperrealismoari buruz antolatutako lehen atzera begirakoaren egoitza”. Horretarako, mugimendu horren hastapenetatik, 60ko hamarkadatik, gaur egunera bitarteko 68 margolan paratu dituzte.

Guztira, 34 egileren obrak daude, AEBetako maisuenak (John Baeder, Tom Blackwell, Chuck Close, Don Eddy, Richard Estes…) eta artista garaikideenak (Anthony Brunelli, Davis Cone, Randy Dudley…); azken horietan, 80ko eta 90eko hamarkadetako autoreak eta gaur egungoak biltzen dira. Hala, erakusketa hiru ataletan dago egituratua, lehenengo, bigarren eta hirugarren belaunaldietako autoreen sailetan.

Hiperrealismoak argazkia ardatz hartu, eta gizarte garaikideko objektuak  eta eszenak irudikatzen hasi zen, margolan detaile zehatzekin osatuz, alegia, pintura argazkigintzara hurbilduz. “Mugimendu haren arabera, fotorrealista ziren margolanak egiteko argazki kamera oinarrizko tresna modura erabiltzen zuten eta hala aitortzen zuten artistak”. Hala, margolana obra erabat objektibo bilakatzen da, koadroa errealitatearen erretratu bilakatuz.

Informazio gehiago: museobilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button