LITERATURA

Independentziaren paperak

Pako Aristi da Independentziaren paperak (Erein) lanaren egilea. Egunotan heldu da Nontzeberrira, euskaldunon indenpendentziaren nahiaren (gure lurraldea zein den zehaztu eta gizartea guk nahi dugun moduan antolatzeko borontatea) nondik norakoak biltzen dituen lan hau.

Kontrazalean hauxe irakur daiteke: “Hona euskaldunon artean independentziaren espirituak egin duen ibilbide luzea jasotzen duen liburu argigarria. Saiakeraren baliabide guztiak erabiliz, hala nola kronika historikoak, hedabideak, filmeak, elkarrizketak edota gogoeta filosofikoak, gure egoeraren diagnostiko zorrotza agertzen du egileak, baina ez hori bakarrik: proposamen eta definizio sorta ederra uzten du mahai gainean, irakurlearen esku.(…) Liburu kritikoa da, baina atsegina; gogoetatsua, baina bizia; estilo periodistikoan idatzia, baina idazle helduaren eskarmentutik sortua. Kasik nobela bat bezala irakurtzen den kronika zirraragarria.”

Pako Aristi (Urrestilla, 1963) oso idazle ezaguna da, lan arrakastatsu eta interesgarri askoren egilea baita. Kazetaritzan lizentziatua da. Rikardo Arregi saria irabazi du bi urtetan jarraian (1992 eta 1993an). Saiakera, nobelagintza, ipuingintza, haur literatura eta poesia landu ditu. Bere azkeneko liburuak Benito Lertxundi kantaria izan du protagonista, Plazer bat izan duk, Benito! (2012).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button