ESZENA

Umore Azoka Leioak izena emateko epea zabaldu du

Umore Azoka Leioak bertan parte hartzeko epea zabaldu du eta kalea sorkuntza artistikorako gune gisa erabiltzeko interesa duten profesionalei dei egiten die. Apirilaren 28ra arte egongo da zabalik.

Umore Azoka Leioa 2017k 18. edizioa beteko du aurten, eta maiatzaren 18tik 21era izango da, eta bertan 150 emanaldi baino gehiago programatu dira. Horretarako 50 konpainia (Euskal Herriko 22, Estatuko 20 eta atzerriko 8) joango dira herri horretara, eta gainera, erabateko hainbat estreinaldi izango ditu programak.,
Sareak-Antzokien Euskal Sareak eta Kaleko Arteen Profesionalen PATEA Elkarteak hantxe ere izango dira, kaleko arteen gizarte balioari eta kontakizun mediatikoari buruzko gogoeta jardunaldiak  egiteko.

17 edizio eta gero, “Umore Azoka Leioa erreferentziazko jaialdi bilakatu da, bere generoan parekorik ez duena, kaleko arteetan azken garaietan egin diren sorkuntza lanak jasotzen dituen egitarau artistiko bikainarekin”.

Gainerako informazioa, izen-emate eta konpainien datuak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button