ARTEA

Arteko galeriak sei artisten obrak erakutsiko ditu FORO SUR ferian

Arterkoz gain, FORO SUR ferian beste 19 galeriek parte hartuko dute, "Espainia, Portugal eta Iberoamerikaren arteko truke kultural interesgarria erdietsiz". Donostiako galeriak bere erakusketetan ohikoak diren sei artisten lanak erakutsiko ditu: Esther Ferrer, Miquel Barceló, Iván Gómez, Gustavo Díaz Sosa, Nori Ushijima eta Javier Roz.

Hala, Esther Ferrer-ek, zeinek duela gutxi Arte Ederren Urrezko Domina jaso duen, Eurorretrato eta El Libro del Sexo serie fotografikoak paratuko ditu. Miquel Barceló-k berriz, Lanzarote serieko grabatuak eskegiko ditu. Nori Ushijima, halaber, ur-tangetan inspiraturiko oihal gainean eginiko freskoak eramango ditu Caceres hirira.

Artekoren proposamena beste hiru artista gazteren lanekin osatuko da: Iván Gomez gipuzkoarra, Gustavo Díaz Sosa kubatarra, eta Extremadurako Javier Roz.

Artekok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button